XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Uda iritsi orduko, berriz, han izaten zen festa, han! Txorien txioak beharko itzal zulo izkutuetan isildu... Izan ere, a ze algarak neska-mutilenak: - Pasaidak pilota, Mikel! - Ane, baietz 30 segundutan erreka igaro! - E! Ez nazazue honela uretara bultza, oraindik ez ditut galtzak erantzi eta!.
Huraxe zen haurrek gehien maite zuten txokoa: erreka bazter itzaltsua.
Lasai bizi zen jendea, bakoitza bere zereginetan.
Udaberria, berriz, aurreratua zetorren eta gerezi nahiz sagarrondoak loretan zeuden ordurako.
Hostoa zabaldua zen.
Elorria lorean, artzaina mendi gainean; beraz, ikus zitezkeen iada ardiak inguruko mendi hegaletan, baita oraindik azken batzuk ere beheko zelaietan patxadatsu larrean.
Urte hura ona izango zuten, Tomasek zioenez.
- Okerrik ez bada, Anttoni, Apirilean Ordiziako perian gara porruak, letxuak eta untxiak saltzen.